Pierce, Franklin
Estatu Batuetako politikaria (Hillsboro, New Hampshire, 1804 - Concord, New Hampshire, 1869). Alderdi demokratako kidea izan zen, Jackson-en jarraitzailea; 1833tik kongresuko ordezkari izan zen, eta 1853an Estatu Batuetako 14. lehendakari izendatu zuten. Barne politikari dagokionez, esklabotasunaren eta hegoaldeko estatuen alde agertu zen eta bere jarrerarekin Kansaseko Gerra Zibila sorrarazi zuen; kanpo politikari dagokionez inperialismoa bultzatu zuen, Kuba eta Nikaragua Ameriketako Estatu Batuetan sartzearen alde agertu zen besteak beste. Lincoln-en areriorik handienetakoa izan zen Banakuntzako gerran.