Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peruko itsaslasterra

(Humboldt itsaslasterra ere deitua). Itsaslaster hotza, Hego Ameriketako mendebaleko kostaldean. Hegotik iparrerako norabidea du eta uraren tenperatura 15 eta 19 °C artekoa da (latitude bertsuetan ohi dena baino 5-8 °C gutxiago). 1,4 km orduko lastertasuna, 140-270 km bitarteko zabalera, 200-300 m sakontasuna du. Elikagaitan aberatsa da, eta latitude tropikaletan ohikoak ez diren plankton eta arrain anitzez hornitua da. Hala, urlaster hau funtsezkoa gertatzen da Peruko ekonomian. Bestalde, klima idorra eragiten du Txile eta Peruko kostaldeko lurraldeetan.