Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perurena, Txomin

Gipuzkoar txirrindularia (Oiartzun, 1943). Hamalau urtez izan zen txirrindulari profesionala Fagor, Kas eta Teka taldeetan, eta 1980tik 1997ra txirrindulari zuzendaria izan zen. Orduz geroztik, besteak beste, txirrindularitzari buruzko artikuluak idazten ditu El Diario Vasco egunkarian.