Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perula y de la Parra, José

Nafar jeneral karlista (Sesma, 1830 - Baños de Mondariz, Coruña, 1881). Karlos erregegaiaren zalditeriaren kapitaina zen 1855. urtean baina atxilo hartu eta Kubara bidali zuten soldadu. 1858. urtean itzuli zen amnistia baten ondorioz eta Marokora jo zuen borrokatzera urte berean. San Carlos de la Rápitako matxinadan kapitain izendatu zuten baina matxinada ahaleginak huts egin zuenean Corellara etorri zen notario. 1868. urteko iraultzan Elisabet II.rekin erbesteratu zen eta Karlos Borboikoaren agindupean jarri zen Parisen. Ez zuen Zornotzako ituna onartu eta berriro ere erbesteratu zen baina Ollo brigadierrarekin itzuli zen 1872an. Allo, Lizarra, Somorrostro, Kalagorri eta Lakarreko guduetan parte hartu zuen, guztietan garaile suertatu zelarik eta, ondorioz, jeneral izendatu zutelarik 1875ean. Urte horretan bertan Trebiñu eta Ugaoko guduak galdu zituen eta dimisioa eman zuen. 1876. urtean, berriz, Mañerun gailendu zitzaien liberalei baina Frantziara erbesteratu behar izan zuen hirugarrenez.