Perucho, Joan
Katalan idazlea (Bartzelona, 1920 - Bartzelona, 2003). Poesia eta kontakizuna landu zituen bereziki. Abangoardiako poesia idatzi zuen, eta kontakizunetan fantasiazko gaiak erabili zituen batez ere. Kontakizunetan Gandesako eskualdea eta hango elezahar eta ohiturak azaldu zituen, sarritan. Peruchoren lanak hamazazpi hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira. Lan aipagarrienak: Sota la sang (1947, Odol azpian), Llibre de caballeries (1957, Zaldungo liburua), La guerra de Cotxinxina, (1986, Kotxintxinako gerra), Els emperadors d´Abissínia, (1989, Abisiniako enperadoreak), Els mirals (1986, Ispiluak) artikulu bilduma. Espainiako Letren Sari Nazionala eman zioten 2002an.