Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peruko erresuma

Ameriketako lurralde barrutia, 1542tik XVIII. mende arte Hego Amerika guztia –Venezuelako kostaldea eta Brasil izan ezik– Espainiako koroaren mende biltzen zuena. XVIII. mendearen hasieran borboitarrek antolamendu berria eman zioten, lurraldea murriztuz eta erregeodearen mendeko beste bi barruti eratuz: Granada Berria (Kolonbia, Panama, Ekuador) eta Rio de la Plata (Buenos Aires, Paraguai, Tucuman, Charcas, Cuyo).