Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perugia

Italiako erdialdeko hiria, Umbriako lurraldeko hiriburua, Tiber ibaiaren ertzean. 143.089 biztanle (1983). Artzapezpiku egoitza. Unibertsitatea (1308). Katedral gotikoa. Etruriarren eta erromatarren garaiko hondakinak (gotorlekuak, hilobiak), S. Angelo (V-VI mendeetan egina), S. Domenico (1305, 1632an berregina), S. Pietro (X. mendea) eta S. Severo (XV-XVIII mendeetan egina) elizak. Collegio del Cambio (Perugino margolariaren freskoak). Etruriarren eta erromatarren garaiko museoa. Industria da ekonomia jarduera nagusia (mekanika industria, ehungintza, janari industria).  v Historia. Etruriarrek sortu zuten hiria eta erromatarrek konkistatu zuten K.a. 310ean. Oktaviok bipildu zuen Perugiako gerraren garaian (40). 1540an aita santuen eskuetara igaro zen. 1859. urtean Pio IX.aren aurka matxinatu zen hiria, eta 1860an Italiako erresumaren barnean sartu zen. XV. mendean pintura eskola garrantzitsu bat izan zen Perugian.