Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Partido Popular

(PP; Eusk. Herri Alderdia). Espainiar erakunde politikoa, 1989an Alianza Popular alderditik sortua. 1982ko hauteskundeen ondoren, orduko Alianza Popular oposizioko talde nagusia izan zen, eta orobat 1986koetan. Koalizio gisa aurkeztu zen; 86ko hauteskundeen ondoren alderdia banatu egin zen, eta M. Fragak, ordu arteko lehendakariak, bere postua utzi zuen. Hurrengo hauteskundeetan botoak galdu zituela eta, 1989an alderdia berritzea erabaki zen; izena aldatu (Partido Popular) eta Fragak hartu zuen berriz lehendakaritza. Alderdia zentro-eskuineko alderdi gisa definitu zen. 1990ean J. M. Aznar aukeratu zuten lehendakari. M. Fraga Galiziako Xuntako lehendakari gisa geratu zen, hango hauteskundeetan (1989) gehiengo absolutua lortu ondoren. 2004an, Mariano Rajoy zelarik alderdiaren burua, PSOEk irabazi zituen hauteskundeak eta oposiziora igaro zen.