partiar
izlag. eta iz. Antzinako Asiako eskualde zen Partiakoa, Partiari dagokiona; Partiako biztanlea. Partiarren erregea. v Herri hau Irango iparraldean, Kaspiar Itsasoaren hego-ekialdean (Partia) finkatu zen K.a. III. mendean. Arsake buruzagi partiarrak arsakiden dinastia sortu zuen (K.a. 250. urte aldera). Mitridates I.ak erreinua sendotu zuen eta Iran, Asiria, Mesopotamia eta Armeniara zabaldu zuen aginpidea. Marko Lizinio Kraso erromatarrak eraso egin zien partiarrei (K.a. 53. urtean), baina gero haiek hil zuten; K.a. 39-38an ordea erromatarrek partiarren erreinua konkistatu zuten. Erreinuak pixkanaka indarra galdu zuen, eta persiar sasaniek menderatu zuten azkeneko errege partiarra, K.o. 224. urtean. Ekbatana, Seleuzia, Ktesifon eta Hekatonpilos izan ziren partiar hiri nagusiak.