Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

partiera

iz. Iran erdialdeko hizkuntza, Partiako antzinako probintzian sortua, Persiar inperioko arsaziarren garaiko hizkuntza ofiziala izan zena (Kristo ondoko II-III. mendeetan). Partieraren alfabetoa arameeraren alfabetoan oinarritua da. Partieraren lehen aztarnak K.o. 2.000 ostrakon inguru dira, gaur egungo Ashkhabad-en inguruan aurkituak; horiez gainera lehen errege sasanien garaiko balio handiko idatzi batzuk aurkitu dira, partierazko idatziaren alboan persierazko itzulpena dutenak.