Ostwald, Wilhelm
Alemaniar fisikari eta kimikaria (Riga, 1853 - Leipzig, 1932). Riga-ko politeknikoan kimikako irakaslea izan zen, Leipzig-eko unibertsitatean kimika-fisikakoa eta institutu elektrokimikoaren zuzendaria (1898). Ostwald, Nernst, Van’t Hoff eta Arrhenius-ekin batera, kimika-fisikaren sortzailetzat jotzen da. Ikerketarik garrantzitsuenak oreka kimikoa, zinetika kimikoa, eroamen elektrolitikoa, katalisia eta uraren ioitzeari buruz egin zituen. Atomoari buruzko teoria ez zuen onartu. Higikunde monistako kide izan zen; higikunde honen tesi nagusiaren arabera, energia da (eta ez materia) mundu fisikoaren gaia; hau da, errealitate posible guztiak energiak hartzen dituen itxura edo forma ezberdinak baino ez dira. 1909an Kimikako Nobel saria jaso zuen korronte elektrikoek disoluzioetan sortzen dituzten erreakzio kimikoei eta katalisiari buruz egindako lanengatik. Lan aipagarriak: Energia eta energiaren aldaketak (1888), Energia (1908), Filosofia naturalaren oinarriak (1914). nOstwald-en biskosimetroa. Fis. Isurkari baten likatasuna ezagutzeko erabiltzen den tresna. Isurkari baten V bolumenak grabitatearen eraginez biskosimetroaren kapilar erako hodi batetik pasatzen behar duen t denbora neurtzen da. Esperientzia ur bolumen berarekin errepikatzen da; honen likatasuna hH2O eta dentsitatea rH2O ezagunak dira. Urak kapilarra igarotzeko behar izan duen denbora t baldin bada, aztertu nahi den isurkariaren likatasuna honela dago erlazionatua uraren likatasunarekin: