oszilatzaile
iz. eta izond. Fis. Oszilatzen duena; oszilazioa sortzen duena. v Oszilatzaile harmonikoa. Itxura sinusoideko aldizkako oszilazioak sortzen dituen sistema mekanikoa, akustikoa, elektrikoa edo optikoa. Oszilatzaile mekaniko bakunena malguki bat eta haren ertzetik zintzilik den masa jakin batez osaturikoa da. Masa jakin hori x mugimendu bertikal batez duen oreka egoeratik aldentzerakoan, masa lehen zuen oreka egoerara itzuliko duen indar elastiko bat gertatzen da, x-i buruz proportziozkoa dena eta aurkako norantzaduna. || Elektr. Korronte jarraituko energia maiztasun jakineko korronte alterno bihurtzen duen zirkuitu elektronikoa. v Irteerako korronteak, korronte alternoak alegia, denborari buruz duen bilakaeraren adierazpen grafikoan, soinu uhin itxura duena.