oriolido
izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 18-30 cm luze izaten dira. Luma distiratsuak dituzte, kolorez horiak, berdeak edo beltzak. Hanka motz sendoak dituzte. Intsektuak eta fruituak janez elikatzen dira. Afrikan, Indiako ekialdean, Australian eta Filipinetako uharteetan bizi dira, batez ere. Habiak zuhaitz-adarretan zintzilik egiten dituzte.