Oriol Urigüen, José Luis
Bizkaitar arkitekto eta politikaria (Bilbo, 1877 - Madril, 1972). Arkitekturako ikasketak egin ondoan, familiako negozioetan murgildu zen eta finantza gizon garrantzitsua izatera iritsi zen. 1918tik aurrera ekin zion politikari alderdi tradizionalistaren aldetik eta 1931n, errepublikako hauteskundeetan, Euskal Estatutuaren aldeko hautagai-zerrendan sartu zen, euskal nazionalistekin eta beste independente batzuekin batean, estatutuaren aldekoa ez zen arren (haren aurka bozkatu zuen 1936an). 1936ko gerraren hasieran berebiziko lana egin zuen Francoren alde Araban eta haren finantza euskarri nagusietako bat izan zen ondoren. Espainiako elektrizitate enpresak berregituratu zituen eta bere ekimenari esker gauzatu zen Alejandro Goicoechea-ren tren-proiektua, Talgo (1941, Tren Articulado Ligero Goicoechea Oriol).
- original
- Orikain
- orin
- Orinoco
- Orio
- Oriol Urigüen, José Luis
- Oriol Urquijo, Antonio María
- Oriol Urquijo, José María
- Oriola, Christian d'
- oriolido
- oriolo