Orisoain
Nafarroako erdialdeko udalerria (Orbaibar, Erriberriko merindadea). Mugak: iparraldean, Oloritz eta Leotz; ekialdean, Leotz, mendebalean; Oloritz eta Garinoain; hegoaldean, Leotz. Garaiera, 530 m. 7,01 km2. 1999ko datuen arabera, 103 biztanle (orisoaindarrak). Leotz errekak ekialdetik mendebalderantz igarotzen du udalerria, udalerriaren iparraldetik. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Euskara XIX. mendearen bukaeran galdu zen. Laborantza (garia, garagarra, mahatsa, bazkarako landareak, ardi eta ahuntz azienda; langileen % 60) eta zerbitzuen alorra (langileen % 15) dira ekonomia jarduera nagusiak. Arteari dagokionez, aipagarriak dira XII. mendearen bukaerako San Martin Tourseko eliza erromaniko-gotikoa (dorre eta kripta erromanikoak, erretaula nagusi platereskoa, XVI. mendeko horma-pinturak) eta XVI. mendeko harlanduzko etxeak. v Historia. Orisoaingo herria Leotzeko ibarraren mende egon zen, 1846. urtean bereizi eta udalerria osatu zuen arte.