Oriola, Christian d'
Esgrimalari frantsesa (Perpinyà, 1928). Floretean espezialista da eta munduko onenetakoa izan da sail horretan. Munduko lehenengo txapelketa 1947an irabazi zuen, hemeretzi urte zituela, eta sari hori bera irabazi zuen 1949, 1953 eta 1954. urteetan. Taldekako munduko txapeldun izan zen 1947, 1951 eta 1953. urteetan. Londresko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen 1948an eta urrezkoa Helsinkiko jokoetan (1952) eta Melbournekoetan (1956). Taldekako txapeldun izan zen Olinpiar Jokoetan 1948 eta 1952an, eta txapeldunorde 1956an. Hogeita hamabi urte zituela, Erromako Olinpiar Jokoetan zazpigarren izan zen (1960). Hamar alditan baino gehiagotan izan zen Frantziako txapeldun, eta Frantziako esgrimako kirolari nagusietako bat da.
- Orinoco
- Orio
- Oriol Urigüen, José Luis
- Oriol Urquijo, Antonio María
- Oriol Urquijo, José María
- Oriola, Christian d'
- oriolido
- oriolo
- Orion
- Orion
- Orisoain