Oriol Urquijo, Antonio María
Bizkaitar finantzari eta politikaria (Getxo, 1913 - Madril, 1996). José Luis Oriolen semea. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen eta, aitak eta anaiak bezala, alderdi tradizionalistaren kide izan zen 1936ko gerra arte. Francoren alde borrokatu zen gerra zibilean eta familiaren finantzetan jardun zuen luzaroan, kargu politikorik gabe. 1956an Gizarte Laguntzarako zuzendari eta Espainiako Gurutze Gorriko lehendakari izendatu zuten eta Justizia ministro izan zen 1965-1973 urteetan. Ordena Publikorako Legea eman zuen, frankismoaren arau hertsienei jarraituz betiere; garai hartan ugaldu ziren eszepzio egoerak Gipuzkoan eta, Burgos-ko Auziaren garaian, estatu osoan. 1973ko uztailean Francok Estatuko Kontseiluko lehendakari izendatu zuen. 1976ko abenduan GRAPO talde armatu ezkertiarrak bahitu zuen, eta poliziak askatu zuen bi hilabete geroago. Ez dira oraino behar bezala argitu bahiketa horren inguruko gorabehera ilun asko.
- Orikain
- orin
- Orinoco
- Orio
- Oriol Urigüen, José Luis
- Oriol Urquijo, Antonio María
- Oriol Urquijo, José María
- Oriola, Christian d'
- oriolido
- oriolo
- Orion