Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orion

Astr. Ekuatore aldeko konstelazioa. Gemini, Adarbakarra, Erbia, Eridano eta Taurus konstelazioek inguratzen dute. 209 izarrek osatua da eta haietarik 7 magnitude handikoak baitira konstelaziorik ikusgarrienetako bat da. Orionen Nebulosa Handia konstelazio honen erdialdean dago, eta sei izar nagusik eta ehunen bat txikiagok osatua da; begiz ikus daitekeen bakanetakoa da.