Leongo erregea 958-960 urteetan (960an hila). Alfontso IV.aren semea. Bere lehengusu Antso I.aren kontrako matxinada baten ondoren eskuratu zuen aginpidea, baina hark, musulmanen laguntzarekin, berreskuratu egin zuen eta Ordoño IV.ak Kordobara ihes egin behar izan zuen.