Ordoño Ia
Asturiasko erregea, 850-866 urteetan (Oviedon 866an hila). Ramiro I.aren seme eta ondorengoa. Leon (856), Astorga (856) eta Amaya (860) bereganatu ondoren herri horietan oinarritu zuen Asturiasen defentsa. Musulmanekin borrokan aritu zen aginpidean izan zen denbora guztian; Zaragozako Muza mairuari nagusitu zitzaion Errioxan.