Ordorika Ezkurdia, Ruper
Gipuzkoar kantaria eta kantagilea (Oñati, 1956). 1990eko hamarraldiaren hasieran, New Yorkera joan zen egonaldi baterako. Bidaia emankorra izan zen hura, eta handik bueltan kantu zaharrarekiko bere zaletasunari irtenbidea eman zion, Bixente Martinez eta Joseba Tapiarekin batera Hiru Truku taldea sortuz. Hala, Hiru Truku: mendebaleko euskal baladak diskoan (1994) kantu zaharraren interpretazio berri bat egin zuten. Proiektu hark 1997an kaleratutako beste lan batekin izango zuen jarraipena: Hiru Truku II. 1995ean Soik so lana kaleratu zuen, eta bertan alor desberdineko musikariak bildu zituen bere inguruan, aurreko lanetako estiloa aldatuz. 1998an Dabilen harria kaleratu ondoren, 1999an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako hiru emanaldietako zatirik onenekin Gaur diskoa osatu zuen 2000. urtean. Lehendik ere ezagunak ziren abestiak bildu zituen disko horretan, baina horietan guztietan Ruper Ordorikaren batera aritu den Mugalaris musikari taldearen ukitu berriztatzailea igartzen da. Harrezkero, honako disko hauek kaleratu ditu: Hurrengo goizean (2001), Kantuok jartzen ditut (2003), Memoriaren mapan (2006).
- Ordóñez, Bartolomé
- Ordoño Ia
- Ordoño IIa
- Ordoño IIIa
- Ordoño IVa
- Ordorika Ezkurdia, Ruper
- Ordorika
- Ordos
- ordots
- ordu
- orduan