Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ordu

iz. Eguna (hots, eguzki egun batez bestekoa) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza, orena. || Eguneko une jakina, bereziki, zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea. || ordu arte, ordura arte. Une, garai hura arte. || ordu ezkero. Sin. orduz gero. Harrezkero. || ordu gaiztoan. Ordu gaiztoz egin zuen eskaintza. ||  ordu onean. Izan bedi ordu onean. || ordurik hona. Bizk. Ordutik hona.  v  Eguzki ordua. Astr. Eguzkiak lurraren inguruan egiten duen itxurazko bideak finkatzen duena.  v  Zirkulu ordua. Zeruarteko gorputz baten ortzi poloetatik igarotzen den zirkulu handia, ortzi-ekuatorea 90°-tako angelua eratuz mozten duena.