Ordoño IIIa
Leongo erregea 951-956 urteetan (956an hila). 951tik 956 arte izan zen errege. Ramiro II.aren eta Teresa erreginaren seme eta ondorengoa. Errege izan zen garaian borroka ugari izan zituen bere anaiaorde Antsorekin, aginpidea lortzeko. Musulmanekin ere etengabe aritu zen borrokan. Lisboa suntsitu zuen (955). Ordoño III. hil zenean bere anaiaorde Antsok hartu zuen aginpidea.