Ordoño IIa
Leongo erregea, 914-924 urteetan (924an hila). Alfontso III. Handiaren seme zen. Abd al Rahman III.a garaitu zuen 917. urtean, San Esteban de Gormaz-en, baina hark Valdejunqueran menderatu zuen, hiru urte geroago. Handik beste hiru urtera Ordoño II.ak eta Nafarroako Antso Gartzeak Naiara eskuratu zuten.