Ordoñana
Arabako Donemiliaga udalerriko herriburua (Arabako Lautada). 47 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Aipagarriak dira XVI. mendeko Ama Birjinaren Jasokunde parrokia eliza (XVI. mendeko bataio-harria, XVII. mendeko erretaula eta irudiak) eta Erdi Aroko San Millan ermita (XVII. mendean berritua).