Ordóñez, Bartolomé
Espainiar eskultorea (Burgos, ? - Bartzelona, 1520). Espainiako Errenazimentuko artista nagusietako bat, bere garaiko eskultore hoberentzat hartua. Badirudi Fancelliren ikasle izan zela. Italian lan egin zuen batez ere, eta nabaria du Michelangeloren eragina. 1515. urtetik aurrera Bartzelonako katedraleko koruaren burualdeetan aritu zen lanean. Horrez gainera, hainbat lan egin zituen Napoliko, Alcala de Henares-eko eta beste zenbait herritako elizetan.