Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

onagra

iz. Bot. Onagrazeoen familiako eta œnothera generoko hainbat landare belarkararen izena. Zurtoina zuzena eta arantzatsua dute eta hostoak txandaka antolatuak, osoak nahiz gingildunak. Gehienek lore handia dute, lau hostokoa, eta kolorez horia. Fruitua kusku egiturakoa dute, lau ziskutan banatua. Berez Ameriketakoak dira, baina Europan ere zenbait mota nahiko zabaldua dago, apaingarri erabiltzeko batzuk, hazi oliotsua dutelako beste batzuk. Ezagunenak Lamarcken onagra (Œnothera glazioviana), onagra hosto-txikia (Œ. parviflora) eta onagra arrosa (Œ. rosea) dira.