Onaindi Buruaga, Josu
Bizkaitar sindikalista (Bilbo, 1952). Telefonicako langilea. Enpresa horretan hasi zuen militantzia sindikala, CCOO sindikatuan. CCOOren Komunikazio eta Garraio Federazioko militante izan zen, eta 1994 eta 2000 urteen bitartean federazioko idazkari nagusi izan zen. 2000. urteko ekainaren 7an, Euskadiko CCOOk egindako zazpigarren biltzarrean, konfederazioko idazkari nagusi hautatu zuten. Santiago Bengoa ordezkatu zuen karguan. 2008an utzi zuen kargua.
- Omsk
- on 1
- on 2
- onagra
- onagrazeo
- Onaindi Buruaga, Josu
- Onaindia Baseta, Santiago
- Onaindia Natxiondo, Mario
- Onaindia Zuloaga, Alberto
- Onan
- onanismo