Omsk
Errusiako hiria, izen bereko probintziako hiriburua. 139.500 km2 eta 1.228.000 biztanle. Irtish ibaiak eratzen duen haranean da, ibai horrek Om ibaiarekin bat egiten duen tokian. Siberiako bigarren hiria da biztanle kopuruari dagokionez. Nekazaritzagune aberatsa da baina industria eta merkataritza dira garrantzi handiena duten ekonomia jarduerak. Industrian, zurgintza, kimika, elikagaiak eta burdinbideetarako materialak dira jarduera alor garrantzizkoenak. Ibai portua. Unibertsitatea, 1974an sortua. v Errusiako probintzia, Siberiako hego-ekialdean. Hiriburua: Omsk. Lurralde laua da; iparraldean konifero basoak dira nagusi eta hegoaldean nekazaritza eta abeltzaintza. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da (laboreak), eta abeltzaintzak eta baso ustiapenak ere garrantzia dute.