Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

omoplato

iz. Anat. Ornodunen bizkarraren albo banatan dauden bi hezurretako bakoitza. Omoplatoak hezur zabal zapalak dira, hiruki formakoak. Atzealdean irtenune bat dute zeharretara, omoplatoan bi barrunbe bereizten dituena; barrunbe horietan besoa birarazten duten giharrak daude. Irtenunea akromioian amaitzen da eta horren bidez lotzen zaio klabikulari. Hirukiaren alboko ertzean barrunbe glenoidea dago, omoplatoa humeroaren buruarekin lotzen duena.