on 1
izond. Bere egitekoa ongi betetzen duena; espero den bezain egokia edo onuragarria dena. ◊ Ongi egina. ◊ Handia, ederra. || Zintzoa; moralak eskatzen duena betetzen duena. ◊ Ontasuna adierazten duena. || iz. Ongia. || Heg. Zah. (praenomen gisakoa). On Manuel Lekuona. || (Neure, bere…) onetik atera, irten, ilki. Dagokion edo berezkoa zaion egoeratik atera. || on beharrez. Asmo onez, hobe ustean. || onean (egon, jarri…). Euskara onean idatzia. || on eduki. Eutsi, mantendu, bere hartan iraun. || on egin. Arrainak ez digu onik egin. || onenean ere. Ez zuela erdizka baizik egin, onenean ere. || onera ekarri. Gaixoa onera ekarri zuen. || onera etorri. Ezin izan zuen onera etorri. || onez onean. adlag. Asmo onez, fede onez; liskarrik gabe. || onezkoak egin. Bakeak egin. || onik onenean. Onenean ere. || on iritzi. dio ad. Oniritzi, maitatu. || on izan. da-zaio-du ad. Gizonari ez zaio on bakarrik egotea. || ontzat eman, hntzat hartu. Onetsi, onartu. v Onez onean. adlag. Asmo onez, fede onez; liskarrik gabe. Onez onean esan zien:… Ez direla haserretuko, onez onean atzeratuko direla. || Borondatez, indarra erabili gabe. Onez onean ematen ez duzuna bortxaz eman beharko baituzu. Ikusirik onez onean ezer egiterik ez zegoela. Onez onean ez baduzu aitortu nahi.
B. iz. Ongia. Baina erostunaren ona eta saltzailearena ez omen datoz bat beti. Edozein izakik bere ona bilatu ohi du. Herriaren onari begiratu behar dio herri-gizonak. Lagun hurkoaren onari dagozkion aginteak. Bere onak ez dituena urrikari gomenda bedi urte gaitzari (esaera). || O zorioneko bekatu, hainbeste on ekarri duena! || Pl. Ondasunak. Harekin gastatzen ditu bere onak. || On egin. Jan dugun arrainak ez digu onik egin. Hori ikasteak ez digu on baizik egingo. || On degizula! on egin diezazula!, on egin!: jaten ari denari esaten zaizkion jendetasunezko formulak (era berean on degizuela… etab., bat baino gehiago direnean). || Aireak on handia egiten die belar eta zuhaitz guztiei. On baino kalte gehiago egiten duten liburuak. || On egina esker txarrez ordaindu. || On beharrez. Asmo onez, hobe ustean. ik. hobe beharrez. On beharrez esan nion esan niona, baina txarrera hartu zuen. || Ez du onik izango bere xedera heldu arteino. ik. onik. || Arimaren gaitz eta galbide guztietatik jaunak onez atera gaitzala.