Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oaxaca

Mexikoko hiria, izen bereko estatuko hiriburua, Hegoaldeko Sierra Madre mendien oinean. 157.284 biztanle (1980). Mexikoko hegoaldeko hiri nagusietako bat da. Ekonomia jarduera nagusiak kimika eta oihalgintza dira. Aipagarriak dira Santo Domingo eliza, katedrala, Gobernu Jauregia eta La Soledad santutegia besteak beste, eta Oaxaka hiri inguruan dauden mixteken eta zapoteken aztarnategiak. Garrantzi handiko hiria izan zen Mexikoko iraultzan; han jaioak ziren Juárez eta Porfirio Díaz.