Obaldia, René de
Idazle frantsesa, Txinan jaioa (Hong Kong, 1918). Ama frantsesa zuen eta aita panamar diplomatikoa. Frantzian egin zituen ikasketak. Hainbat poema laburren ondoren, eleberri bat idatzi zuen: Tamerlan des cœurs (1955, Bihotzetako Tamerlan). Bere lehen antzerti lanak izandako arrakastak (Génousie, 1960) antzerkirantz bultzatu zuen. Abangoardiako idazle famatuenetakoa bilakaturik, obra laburrek eman zioten osperik handiena. Geroago publiko zabalaren baitan ere izan zuen arrakasta. Asmatzen dituen istorioek baino garrantzi handiagoa dute bere literaturan hitz jokoek eta ustekabeko irudiek. Kritikaren saria irabazi zuenGénousie obraz gainera, aipatzekoak ditu Du vent dans les branches de sassafras (1965, Haizea sasafras zuhaitzaren adarretan), La Baby Sitter (1972), Monsieur Klebs et Rozalie (1975), Les Bons Bourgeois (1980, Burges zintzoak) eta Grasse Matinée (1981, Goiza alferkerian).
- Oaxaca
- Ob
- Oba
- obal
- obalbumina
- Obaldia, René de
- obalo
- Obama Hussein, Barack
- Obanos, Esteban
- Obanos
- obariola