Oates, Titus
Ingalaterrako iraultzailea (Oakham, 1649 - Londres, 1705). 1678an jesuitek katolizismoa indartu nahian Karlos II.a erregea hiltzeko eta haren ordez Jakobo agintari izendatzeko matxinada bat antolatu zutela eman zuen aditzera. Berri haren ondorioz katoliko askori esetsi zieten; Oatesek zioena gezurra zela jakin zenean kartzelara eraman zuten baina ihes egitea lortu zuen.