oasi
iz. Basamortu batean landareak hazten diren tokia. v Oasi izena egiptoarrek erabili zuten Libiako basamortuan zeuden berdeguneak adierazteko. Gaur egun edozein basamortutan lurpeko ur geruzek bustitako berdeguneak adierazteko erabiltzen da. Oasietan datilondoak hazten dira, batez ere, eta hauen itzalpea leku egokia izaten da fruitu arbolak eta barazkiak landatzeko.