Oates, Joyce Carol
Estatubatuar idazlea (Lockport, New York, 1938). Hizkuntza eta ingeles literaturako ikasketak egin zituen. Estatu Batuetako kontakizun onenen antologia bat prestatu ondoren, buru-belarri literaturan murgiltzea erabaki zuen. Kontakizun liburuak argitaratu zituen lehenbizi: Iparraldeko atearen ondoan (1963), Uhar bizian (1965). Bien bitartean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, Udazken dardaratsua. 1969an Haiek argitaratu zuen, Lurreko atseginen jardina (1967) eta Jende diruduna (1968) eleberriekin batera trilogia bat osatu zuena. Joyce Carol Oatesen eleberri guztiak errealismo sozialaren eta eleberri gotikoaren halako nahasketa bat dira, azaltzen diren pertsonaiak bizitza esperientzia handikoak dira beti, eta amaiera tragikoa izaten dute sarritan. Beste lan batzuk: Bellefleur (1980), Denbora igaroko da (1988), Ur beltza (1992), Zonbi (1995), Beti maiteko nauzu? (1996).