Oar-Arteta Undabeitia, Jose Antonio
Bizkaitar idazlea (Markina, 1900 - Urberuaga, Markina-Xemein, 1978). Lekeition, Gasteizen eta Burgosen egin zituen eliz ikasketak. Espainiako Gerra Zibilaren garaian erbestera jo zuen Frantziara, Belgikara eta azkenik, Ziburura. Lemoizen izan zen apaiz 1950. urtea ezkero. Ospe handiko sermoilaria izan zen. Jaungoiko-Zale, Euzkadi, Ekin, Karmel eta Anaitasuna aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Aratuzteko Iru-urrena (1930); Gexoen Elexakoak (1931); Ugutza ta Ezkontza (1931), Jesus´en Biotzaren Illa (1931), Manuale Sacramentorum, euskeraz (1934, M. Lekuonarekin batera); Sasi ezkontza (1934, antzerkia) eta Miren´en Senargeya (1936).
- O’Neill, Eugene Gladstone
- O’Neill
- O’Sullivan, Maureen
- Oahu
- Oakland
- Oar-Arteta Undabeitia, Jose Antonio
- OAS (Organisation de l’Armée Secrète)
- oasi
- Oates, Joyce Carol
- Oates, Titus
- Oaxaca