Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

OAS (Organisation de l’Armée Secrète)

1961. urtean Frantzian eta Aljerian sortu zen erakunde armatua, eskuin muturrekoa. Erakundeko kideak Aljeriako kolono frantsesak eta militarrak ziren gehienak, eta helburu nagusia Aljeriaren independentzia galaraztea zen. Frantziako ezkertiarren eta De Gaulleren jarraitzaileen kontrako erasoak egin zituzten batez ere. Buruzagi ezagunenak Salan, Jouhaud, eta Degueldre izan ziren; haiek atxilotu zituztenean, 1962an, behera egin zuen taldeak.