Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

O’Neill

Irlandako errege familia. Etxe hartako adar ezagunena Ulster-eko adarra izan zen, O´Donnell familiaren etsaia. Ulster-eko adarrak, Ingalaterraren mendean izan bazen ere, XVI. mendea arte Irlandaren burujabetasuna mantentzea lortu zuen. O´Neill familiako kide nagusiak Hugh O´Neill (1540-1616) eta Owen Roe O´Neill (1590-1649) izan ziren.