Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oahu

Estatu Batuetako uhartea, Ozeano Barean, Hawaiko uhartedian. 1.548 km2 eta 702.202 biztanle (1980). Hawaiko uharte garrantzizkoena da, eremuari dagokionez hirugarrena bada ere. Han dago Hawaiko hiriburua den Honolulu hiria. Turismoa da ekonomia jarduera nagusia. Hiri eta itsas portu garrantzizkoenak Honolulu eta Pearl Harbor dira.