Montand, Ives
Frantses antzezlea eta kantaria (Monsumaro Alto, 1921 - Paris, 1992). Jatorriz Italiakoa zen baina Marseillan hasi zen kantatzen. Paris-en Edith Piaf-ek entzun eta haren emanaldietan parte hartu zuen. Zenbait film egin ondoren –bat Marylin Monroe-rekin, Egin dezagun amodioa (1960, Let’s Make Love), G. Cukor-ena- Costa Gavras zinemagilea ezagutu zuen, eta honen zuzendaritzapean arrakasta handia lortu zuen, Vassilikos-en nobelan oinarrituriko Z (1969) filmari esker besteak beste. Kantari gozo eta atsegina zen. Berak kantatu zituen kanta askok eta askok leku berezia dute Frantziako herri kantagintzan.