Montaigne, Michel Eyquem de
Frantses pentsalari eta idazlea (Saint-Michel-de Montaigne, Bordele, 1533 - Saint-Michel-de Montaigne, 1592). Bordeleko parlamentuko kontseilari izan zen, baina, 1570ean, kargua utzi eta bere gaztelura itzuli zen. 1572an, Essais (Entseiuak) bere bizitzako obra handiena idazten hasi zen. Bizitza guztian aritu zen obra hori idazten, nahiz eta tarteka Italiara eta Alemaniara bidaiak egin zituen. Lehen bi liburukiak Bordelen argitaratu ziren 1580an; 1588an hiru liburuki argitaratu ziren Parisen eta hil ondoren (1595) argitaratu zen, ohar autobiografikoz betea, azken bertsioa. Étienne de la Boétie-k eragin handia izan zuen Montaigneren bizitzan. Montaignek idazle klasikoak zituen oinarri, eta haiei buruzko hausnarketaz gainera, haien bizitzako eta garaiko gertaerak aditzera ematen ditu. Klasikoak (Seneka eta Plutarko batez ere) irakurri ondoren estoizismoa eta eszeptizismoa izan ziren Montaigneren lehen garaiko ezaugarriak. Azken garaian epikureismoak hartu zuen nagusitasuna. Jakitunaren barne askatasunean oinarritzen da Montaigneren pentsamendu guztia. Montaigneren azterketen gunea gizakia da; agnostizismo modernoaren aldera jo zuen, fedearen dogmak zalantzan jartzen ez bazituen ere. v Montaigneren saiakerak Eduardo Gil Berak euskaratu ditu, eta 1992an argitaratzen hasi dira Entseiuak izenburupean.
- Monrovia
- monroviar
- Monsiváis, Carlos
- montagnard
- Montagnier, Luc Frantses sendagilea, birologoa eta ikertzailea (Chabris, Indre, 1923) 1983an HIESaren erretrobirusa aurkitu zuen Medikuntza Poitiersko Unibertsitatean ikasi zuen, eta hango irakasle izan zen 1955 urtetik aurrera 1967an ikertzaile gisa hasi zen lanean eta 1974an Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko zuzendari izendatu zuten 1972 urteaz geroztik Parisko Pasteur Institutuko Onkologia saileko buru da 1983an hainbat urtean egindako lanaren emaitza eman zuen ezagutzera, HIES birusa, eritasunaren tratamenduan aurrerapauso handia izan zena Erretrobirusak Giza Immunitate Eskasiaren Birusa izena hartu zuen 1986an Ondoren zenbait arazo izan zituen, Robert Gallo estatubatuar irakasleak erretrobirus hura berak aurkitu zuela baitzioen Azkenik, frantses medikuaren alde egin zuen auziak Aurkikuntzaren berri eman zuen urtean bertan lan bat argitaratu zuen Chermann eta Barré-Sinoussirekin batera; lan horretan zehatz-mehatz erakusten zuen birusa Horrez gainera, hainbat hitzaldi eman ditu mundu osoan zehar eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Ohorezko legioa, Merituaren Ordena Nazionala, Frantziako ikerketa zentro nazionalak ematen duen saria (bi alditan), eta Japoniako Fundazio Zientifikoaren eta Teknologikoaren saria 1988an
- Montaigne, Michel Eyquem de
- Montalbán, Begoña
- Montale, Eugenio
- Montana, Claude
- Montana
- Montand, Ives