Montale, Eugenio
Italiar olerkaria (Genova, 1896 - Milan, 1981). Bere olerkiek estilo hermetikoa dute, pesimismoa, eta egungo gizakiaren angustia eta bakardadea islatzen dute. Pegaso, Pan, Solaria eta Letteratura aldizkarietan idatzi zuen. Croce-k bultzatu zuen faxismoaren kontrako adierazpena izenpetu zuen idazleetako bat izan zen. 1945ean, Corriere della sera egunkariko zuzendari izendatu zuten. Italiako XX. mendeko poetarik nagusitzat hartua da, Ungarettirekin batera. Idatzi dituen lan aipagarrienak: Ossi di seppia (1925, Sepia hezurrak), Occasioni (1939), Quaderno di traduzioni (1948, Itzulpen koadernoa); La bufera e altro (1956, Ekaitza eta beste), La farfalla di Dinard (1961, Dinard-ko tximeleta), hitz lauzko lana; Auto da fe (1966, Fedeko aitormena), Satura (1971) eta Sulla poesia (1976, Poesiaz), lan kritikoak. v 1975ean, Literaturako Nobel saria jaso zuen.
- Monsiváis, Carlos
- montagnard
- Montagnier, Luc Frantses sendagilea, birologoa eta ikertzailea (Chabris, Indre, 1923) 1983an HIESaren erretrobirusa aurkitu zuen Medikuntza Poitiersko Unibertsitatean ikasi zuen, eta hango irakasle izan zen 1955 urtetik aurrera 1967an ikertzaile gisa hasi zen lanean eta 1974an Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko zuzendari izendatu zuten 1972 urteaz geroztik Parisko Pasteur Institutuko Onkologia saileko buru da 1983an hainbat urtean egindako lanaren emaitza eman zuen ezagutzera, HIES birusa, eritasunaren tratamenduan aurrerapauso handia izan zena Erretrobirusak Giza Immunitate Eskasiaren Birusa izena hartu zuen 1986an Ondoren zenbait arazo izan zituen, Robert Gallo estatubatuar irakasleak erretrobirus hura berak aurkitu zuela baitzioen Azkenik, frantses medikuaren alde egin zuen auziak Aurkikuntzaren berri eman zuen urtean bertan lan bat argitaratu zuen Chermann eta Barré-Sinoussirekin batera; lan horretan zehatz-mehatz erakusten zuen birusa Horrez gainera, hainbat hitzaldi eman ditu mundu osoan zehar eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Ohorezko legioa, Merituaren Ordena Nazionala, Frantziako ikerketa zentro nazionalak ematen duen saria (bi alditan), eta Japoniako Fundazio Zientifikoaren eta Teknologikoaren saria 1988an
- Montaigne, Michel Eyquem de
- Montalbán, Begoña
- Montale, Eugenio
- Montana, Claude
- Montana
- Montand, Ives
- Montanelli, Indro
- montanismo