Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montana

Estatu Batuetako ipar-mendebaleko estatua, Mountain izeneko lurraldean; 381.086 km2 eta 808.000 biztanle (1991). Hiriburua Helena; hiri nagusiak Billings eta Great Falls. Mugak: iparraldean Kanada, ekialdean Iparraldeko eta Hegoaldeko Dakota, hegoaldean Wyoming hego-mendebalean eta mendebalean Idaho. Missouri ibaia eta horren adarrak igarotzen dira bertatik. Ekonomia nekazaritzan oinarritzen da, laboreetan batez ere. Abeltzaintzak eta meagintzak (kobrea, petrolioa, gasa, zilarra, urrea, zinka, manganesoa, ikatza) ere garrantzia dute Montanako ekonomian. Frantsesek esploratu zuten 1743an, eta Estatu Batuetako lurraldea izan zen 1803an. Batasuneko 41. estatua izan zen (1889).