Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mont-Blanc

Mendebaleko Alpeetako mendia, Frantziaren eta Italiaren artean; 4.810 m. Europa erdialdeko mendi garaiena da. 11,6 km luze den tunel bat igarotzen da mendiaren azpitik, Italian dagoen Courmayeur hiritik Frantziako Chamonix hiriraino. 1786ko abuztuan igo ziren lehen aldiz Mont-Blanc mendira, Frantziako aldetik, Balmat eta Paccard mendizaleak.