Montazeri, Hussein Ali
Irandar irakaslea eta xiiten buruzagia (Nayafabab, Isfahan probintzian, 1923). Isfahan-eko Teologia eskolan ikasi zuen eta zientzia eta filosofiako irakaslea izan zen Qom-eko Teologia eskolan. 1960ko hamarraldian Khomeini imanaren ikasle izan zen. 1963an, xah-ren nekazari erreformaren istiluetan, atxilotu egin zuten. Hurrengo urtean, Khomeini buruzagia bisitatu zuen Iraken, eta Iraketik itzuli zenean atxilotu egin zuten berriz ere, eta Irango nekazari inguruetara bidali zuten 1963 eta 1964 urteetan. 1980an Qom-era itzuli zen, eta harrezkero han bizi da eta irakasle gisa lan egiten du. 1985ean Khomeini imanaren jarraitzaile ofizial izendatu zuten. Baina zenbait apaizek atzera bota zuten, erlijioaren hierarkian beheregi zegoelako. Hala, saiatu zen erlijio liburuak irakurtzen eta Korana erakusten, buruzagien piramidean gorantz egiteko asmoz. Montazeri alderdien konstituzioaren aldeko agertu da, islamismoaren barruan betiere, eta baita hauteskunde libreen eta iritzi askatasunaren alde ere. Bere herrialdeko gobernuaren aurrean jarrera kritikoa izan baitzuen, jakintsuen biltzarra uztera behartu zuten.
- Montana
- Montand, Ives
- Montanelli, Indro
- montanismo
- Montañés
- Montazeri, Hussein Ali
- Mont-Blanc
- Monteagudo
- Montejo, Eugenio
- Montejurra
- Montellano