Montañés
(Jaiotza izenez Juan Martínez). Espainiar eskultorea (Alcala la Real, 1568 - Sevilla, 1648). Andaluziako eskultore onenetariko bat izan zen. Benetako iraultza eragin zuen Sevillako eskultura eskolan, bere lanen eta adierazkortasun indarraren zela eta. Berpizkundearen eta barrokoaren artekoa da Montañés-en lana, barrokismoaren aitzindarietako bat izan zen. Sevillan egin zituen lan gehienak: San Cristóbal (1597, Salvador eliza), Cristo de la Clemencia (1903), Santos Juanes erretaula (San Leandro eliza), San Isidoro del Campo erretaula… Sevillako margolari onenek margotu zituzten bere eskulturak, polikromiaz.