Mitanni
Mesopotamiako iparraldeko antzinako erreinua, gaur egungo Armeniatik gertu. Bertako biztanleak hurriten adar batetik zetozen; K.a. XV. mendean lortu zuen gorengo maila. Egiptoarren aldeko eta hititen eta asiriarren kontrako politika bideratu zuen. Hiriburua Wassukkanni zen, baina ez da inoiz aurkitu.