Mitchum, Robert
Estatu Batuetako zinema antzezlea (Connecticut, 1917 - Santa Barbara, Kalifornia, 1997). Balio handiko lanak egin ditu, protagonista azaleko eta sakontasunik gabekoa ere izan den arren, egin dituen western gehienetan bereziki. J. Huston-en Heaven Knows, Mr. Allison (1957, Zeruak daki), Ch. Laughton-en The Night of the Hunter (1955, Ehiztariaren gaua), H. Hawks-en El Dorado (1967) eta D. Lean-en Ryan’s Daughter (1970, Ryanen alaba) dira Mitchum-en lan nagusietako batzuk.