Mistral, Frédéric
Proventzako idazlea (Maillane, 1830 - Maillane, 1914). Haurtzaroa nekazari giroan eman ondoren Avignonera joan zen bizitzera, eta bertan Roumanilleren ikasle izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Aix-en-Provencen; zuzenean parte hartu zuen okzitanierazko literaturaren berpizkundearen aldeko higikundean, eta Félibrige eskola sortu zuen 1854an. Mistralek berak itzuli zituen bere lan gehienak frantsesera. Haren literaturgintzaren oinarriak folklorea, ohiturak eta bere jaioterriko paisaia dira. Okzitanieraz idatzitako poesiaren berritzailerik garrantzizkoenetakoa izan zen. Mistralenak dira: Mireille (1859, Mireio, Orixek euskaratua), Calendau (1867), Nerto (1884), Lou Pouèmo dou Rose (1897, Larrosaren poema), Lis Oulivados (1912). v 1905ean, Literaturako Nobel saria irabazi zuen, José Echegaray-rekin batera.